2017/12/13

5.Mailakoak Bilboko Portuan

Azaroaren 28an, 5. mailako ikasleok Bilboko Portua bisitatu dugu. Espainian laugarren postuan dago. Valentziakoa, Algecirasekoa eta Bartzelonakoa haren aurrean daude, garrantzitsuagoak direla-eta.

Baina zergatik deitzen da Bilbokoa, Santurtzin kokatuta badago? Erantzuna ulergarria da, lehen itsasontziak Bilboko kaietara heltzen zirelako. Horretarako, itsadarra erabiltzen zuten. Hala ere, itsasontziak gero eta handiagoak izaten zirenez, Santurtzin portu berri bat eraikitzea erabaki zuten.

Bilboko Portuak hiru portu erabiltzen ditu: Zierbanakoa, Santurtzikoa eta Getxokoa.
Portu honetara ailegatzen diren itsasontziak mota batzuetakoak dira; hala nola, zamaontziak, petroliontziak, gasontziak, ferryak eta gurutzaldiak. Ferryak eta gurutzaldiak Santurtzira eta Getxora iristen dira eta petroliontziak eta gasontziak, Zierbanara.
Portuan ere kamioiek eta trenek garraiatzen dituzte kontainerretako merkantziak. Garabiak ere izugarri handiak ziren.

Gure bisitaldiaren hasieran dokumental bat ikusi ondoren, marrazki bana egin dugu bakoitzak bere txapa izateko. Oso polit geratu dira guztiak!
Jarraian, hamaiketakoa jateko eta jolasteko denbora izan dugu.
Azkenean, portua autobusez ezagutu dugu.

Bai interesgarria izan dela portua ezagutzea!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik

Muchas gracias por dejar tu comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.